MOLOTOFF IRRATIA TXOSNA

AZALPENA

Ze bereziak diren Euskal Herriko txosnak. Nik uste ez dutela parekorik beste inon. Edariak zerbitzatzeko guneak dira bai, baina hori baino askoz gehiago ere. Festak gozatzeko guneak dira baina baita aldarrikapenerako espazioak ere, eta beste finanziazio modurik ez duten herri kolektiboentzako diru iturri. 

Txosna bazkideentzako txartela :-)


Hernaniko Molotoff Irratiko txosnak historio luzea du (luzeegia hemen laburbiltzeko). Azpimarratzekoa da bere historia luzean, ehundaka lagunen lanari esker posible izan dela txosna ireki ahal izatea urtero,eta hori ez da edonolako gauza. Txosna baten antolaketan egon denak daki soilik zenbat lan eta esfortzu suposatzen duen txosna bat aurrera ateratzeak. Molotoff irratiaren txosnaren kasuan, oso garbi genuen hasieratik edariak zerbitzatzeko txokoa baino askoz gehiago zela, eta apostu berezia egin genuen kalitatezko musika eskaintza zabala eta aberatsaren alde. Lortu genuela esango nuke. Jende askok urteetan esan digunez, Euskal Herri mailako txosna erreferente izan da beste kolektibo askorentzat. 

Giro berezia sortzen zen irratiko txosnan. Zenbat jende musikarekin eta lagunen konpainiarekin gozatzen :-)
 

ESKERTZA

Eskertza berezia egin nahi diegu horrenbeste urteetan, irratiko txosnan aritzeko prest egon diren artixta guztiei. Baldintza onenak ez baziren ere, urtero urtero baiezkoa ematen zioten gure proposamenari eta euren militantzia erakutsiaz, ahal zuten onena eskeintzen zuten beti. Zuek gabe Molotoff Irratiko txosna ez zen gauza bera izango.

MILA ESKER ETA BESARKADA GUZTIONTZAT.

 

RIKAR GOGOAN

Oroitzapen berezia eduki nahiko genuke Rikar Royo Manterolarentzat (Rikikuzu). 2019. urtean utzi gintuen eta urte askotan txosnan lan fina egin izan zuen. Disko jartzaile lanetan aritu zen (Amaia Momotomborekin batera eskuz esku normalean), eta musika elektroniko dotore eta dantzagarria eskeini izan zigun bere saioetan. Horretaz gain, irratiko txosna aurrera ateratzen laguntzeko prest egon zen beti, eta asko lagundu zuen (maila teknikoan, bereziki). 

Disko jartzaile dotorea, langile fina, eta pertsona bezela, are hobeagoa oraindik. Zenbat oroitzapen eder eta zenbat disko elkartrukatu genituen Ghetto dendan zein zure etxean, Rikar... 

Gogoan eta bihotzean zaitugu Rikar.

Kronikan 2001. urtean egin zioten elkarrizketa irakurtzeko: HEMEN

Soundcloud-en bere gustu musikalen adibideak topatuko ditugu: HEMEN

----------

Jarrain txosnako ibilbidearen errepaso laburra egingo degu. XX. mende amaieran hasi zen historia (txosnaren hastapenak 90. hamarkadan) baina guk bereziki mende berriarekin batera jarraituko degu. 

ESKERRIK BEROENAK TXOSNAN LANEAN ARITU ZARETEN GUZTIOI ETA BERTANTIK PASA ETA ESKAINZEN ZEN EGITARAUAREKIN GOZATU DEZUEN GUZTIOI ERE. 



Molotoff Irratiko txosna. Lana eta gozamenaren arteko oreka konplikatua. Zenbat oroitzapen eta zenbat jende jator txosnako iturritik edanez eta dantzatuz. 

Hernaniko txosnen historiarekin liburua idatzi daiteke. Herriko festen gune alternatiboa, garai gogorrak bizi izan ditu baina orohar, festa giro jatorraren eredu izan dira. Herrian lan egiten duten hainbat kolektiboen diru iturri nagusia (eta bakarra kasu askotan) dira eta lan, izardi, odol eta buruauste askoren sortzaile :-) Jende askorentzat jaietan kalean jarritako tabernak besterik ez dira baina txosnak bizi izan ditugunak (kanpotik zein barrutik), badakigu, edariak zerbitzatzen duten txiringitoak baino askoz ere gehiago direla. 

Molotoff Irratiko txosnaren logoa. Egilea: Mikel Barreiro.


Gure kasuan, mende hasierarekin batera, apostu handia egin genuen kultur eskaintza aberats eta zabalagatik. Ordurarte, herri gehienetako txosnetan, edariak eskaintzen ziren bitartean musika entzuten zen (euskal rokaren klasikoekin osatutako kasetea buelta eta buelta zebilen bitartean, belarriak zauritzen zituzten soiku ekipo kaxkarretako bafleetatik botaka). Molotoff Irratiak, txosna kontzeptu hori irauli eta musika desberdinekin gozatzeko gunean bilakatu zen; gauero musika programazio anitza eskaintzen zen, beste inon entzuten ez ziren doinuekin eta musika hori jartzeaz espreski arduratzen ziren adikto/diska jartzaileekin. Zuzeneko eskaintza ere tartekatzen zen, kontzertu eta sound systemak, beti ere eszenatoki eta soinu kalitate zainduarekin. edariak ere eskaintzen ziren bitartean, noski, ezin ahaztu dezakegulako txosna, jaietan musikarekin eta jende jatorarrekin gozatzeko gunea izateaz gain, elkartearen ekimenak sustatzeko diru iturri nagusia dela. Pozik gaude, guk jarritako haziak, fruituak ematen jarraitzen duelako gaur egun oraindik ere. Eskerrik asko, bihotz bihotzez, urte guzti hauetan irratiko txosnan lanean edo/eta gozatzen aritu zareten guztioi. 

Molotoffeko txosnaren magia...


SAREAN HORRELAKO AIPAMENAK IRAKUR DAITEZKE (besteak beste) 

lunes 22 de junio de 2009 
SAN JUAN FESTAK HERNANI 

Hemos entrado en veranito, y empezamos con las fiestas en los pueblos, la más inmediata son los San Juanes en Hernani, en estas fiestas los amantes del reggae siempre hemos encontrado un sitio donde disfrutar de sesiones memorables dentro del ambiente más popular que conocemos por estas tierras, las Txosnas.

Hernani desde hace muchos años a incorporado al ambiente de sus Txosnas a través de la radio independiente Molotoff, conciertos, sesiones de DJ de música electrónica, Hip- Hop, reggae etc.. un concepto músical entorno a las fiestas que siempre he admirado, y que he deseado que otras fiestas copiarán, quiero recordar que hoy por hoy tenemos asumidos conceptos como sound system, sesiones de DJ´s, etc... pero hace no muchos años atrás, era impensable realizarlo, en las fiestas populares, toda música que se reproducia en una Txosna o bien era de un grupo de Euskal Herria o era de un grupo cañero, sino era objeto de critaca feroz por los allí presentes.

Esta censura nos a perseguido durante mucho tiempo y creo que las fiestas de Hernani son las que más han ayudado a que la gente disfrute de diferentes expresiones culturales dentro de un ambiente Euskaldun y sano.

Desde EH reggae quiero agradecer a toda la gente que colabora con Molotoff irratia, al pueblo de Hernani y en especial a una persona "que tira del carro" para que se lleven a cabo este tipo de eventos Aritz sound system.

Publicado por deniro en 12:50

 
cookies

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics